XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainuan, ahateak xaplatzen, untziak hondoratzen eta Elixa urpean jolasten denean, aitak dio:

- Bainatzerakoan, betaurrekoak kenduko dituzu, noski.

Arratsean, Elixak tele-saio gogokoena ikusterakoan, aitak erraten dio:

- Telebista ikusteko, betaurrekoak ipini beharko dituzu.

Afaltzean, platera gudu-zelai bihurtzen denean, purea gaztelu bilakatzen, eta lukainka-zaldunak tomate saltsan borrokan dabiltzalarik, aitak berriz:

- Ez da dudarik jatorduetan kenduko dituzula, betaurrekoetan lurrina nardagarria baita.

Behintzat pentsatzen du Elixak lurrin horrek bazkaltzeko gudu-zelaia ezkutatuko dit.

Ttantto bat betaurrekoen alde!

Eta horra, iritsi beharreko egun beldurgarri, ikaragarri hori etorri da.

Elixak betaurrekoak hautatu behar ditu.